XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, Egitamua garatzean, ekipamendu horiek laguntza eskaini beharko dute, diseinatzen diren jarduketak gauzatzeko.

7.2. Helburu zehatzak

1. Ingurugiro Heziketako ekimenak eta jarduerak koordinatu, dinamizatu eta sustatzea, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

2. Eskola komunitate osoa eta, batez ere, irakasleak oinarrizko agentetzat inplikatzea, Ingurugiro Heziketako proiektua garatzeko. Horrek aukera emango du Biosfera Erreserba hobeto ezagutzeko eta inguruaren kontserbazioan oinarrituriko garapen baten aldeko jarrerak sustatzeko, beti ere partaidetza bultzaturik.

3. Irakaslearen heziketa bultzatzea, Ingurugiro Hezkuntzako gaietan.

4. Ingurugiro Hezkuntza etapa guztietan sartzea (lanbide heziketan eta helduen hezkuntzan ere bai), ikastetxeetako curriculumen, jardueren eta agirien zeharkako lerrotzat.

5. Ikasleak trebatzea edota bideak sortzea irakasleon partaidetzarako, ingurugiro kontserbazioari buruzko gaietan.

6. Ikasleen gurasoak Ingurugiro Heziketako prozesuetan sartzea.

7. Ikastetxearen ingurunea ezagutaraztea, ingurugiro jarduketak egiteko oinarrizko elementutzat; horretarako, bertako baliabideak eta Urdaibaien Ingurugiro Heziketarako dauden ekipamenduak erabiliko dira.

8. Ingurugiro baliabideak kontserbatzeko ardura duen giza jardueraren balioa zabaltzea; horretarako, garapen eutsigarriari loturiko alderdiak garatu beharko dira.

9 Urdaibaiko natur eta kultur baloreak ikertzea, baita Biosfera Erreserbaren ideia ere; horrela, ikasleak hobeto identifikatuko dira euren inguruarekin.

10. Hezkuntza arloa Patronatuak sorturiko jardueretan integratzea; Patronatuaren eginkizuna eta gizartean duen agerpena zabaltzea.

7.3. Jarduteko irizpideak

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Ingurugiro Heziketako baliabideak ahalik eta hoberen aprobetxatzeko, irizpide batzuk azaltzen ditugu.